XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DONIBANE GARAZI

Garazi - Baigorri koperatiba

Lauetan hogoi bat partaliar bildu dira elkarte horren urteko biltzar nagusian, Izpuran.

Hasteko, Pierre Gastellou zuzendariak ongi etorria egin du deneri eta minotako ixiltasuna galdatu Maurice Etchegoin zenaren orroitzapenetan.

Urteko konduak eman ditu.

Ez badu irabazi haundirik egin ere galtzerik ez da, ez baita guti egungo egunean.

Aberen hazkurriak ehuneko 54 eta uhanoek ehuneko 54 eta uhanoek ehuneko 29 egiten dute diru sartzetan.

Laborantzaren inguruan lanean ari diren arduradun anitz bazen biltzarre hortan: Dupin ERB-ren zuzendaria, Lafitte departamenduko, Kredit Agrikolaren zuzendari-laguna, Alexis Inchauspe lekuko kredit Agrikolaren zuzendari berria, Charles Iroume, Andre Ouret, Chilindron, B. Dassance, Saint-Jean jaunak (ez ditugu denak izendatzen ahal).

Kontseiluaren herena berritzekoa zen.

Etchebarren anderea, Jean Erramouspe, Pierre Saldubehere, Josep Etchebehere berriz hautatuak izan dira.

Guillaume Biscaichipy hautatua izan da bere kargua utzi duen Guy Luroren partez.

Hau zuzendariak eskertu da egin duen lan baliosarentzat.

Lanaren ondotik deskantsua.

Bazkari on baten inguruan bildu dira denak Ezterenzubiko Andreinea ostatuan.